Datorren urteko aurrekontuak onartuko dituzte biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2024ko abe. 16a, 08:00

Udaletxearen etxaurrea.

Ez ohiko bilkura egingo dute bihar udal hautetsiek, eta 2025erako udal aurrekontua onartuko dute, EH Bilduk gehiengoa duelako. Ikusteko dago EAJk zer jarrera hartuko duen Udal Gobernuaren proposamenaren aurrean.

Bihar, asteartearekin, ez ohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek, 19:00etan hasita. Hiru puntu izango dituzte hizketagai biharko bilkuran, tartean 2025eko udal aurrekontuak.

Horiek onartu egingo dituzte biharkoan; izan ere, EH Bilduk gehiengo osoa du Azpeitiko Udalean. Ikusteko dago, baina, EAJk zer jarrera hartuko duen Udal Gobernuaren proposamenaren aurrean; asteburuan argitaratu dute jeltzaleek beren aurrekontu proposamena.

Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2024ko abenduaren 3an egindako akta onartzea.

2.- 2025. ekitaldirako udal aurrekontua onartzea.

3.- Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plangintza Estrategikoaren egokitzapena onartzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide