Kaletxiki, berrituta eta irekita

Mailo Oiarzabal 2024ko abe. 15a, 17:11

Kaletxikik itxura hau du orain, zorua guztiz berrituta. (Mailo OIarzabal)

Galtzada-harri zaharrak kenduta, zorua guztiz berritu eta berdindu dute, baita ur saneamenduaren sarea ere. Urrestillako erdigunea berritzeko lanen lehen fasea izan da Kaletxikikoa; Kaleaundiaren txanda etorriko da orain.

Kaleko zorua eta azpiegiturak berritzeko lanak tarteko bost hilabetez ibilgailuentzat erabat itxita eta oinezkoentzat zatika bakarrik irekita egon ondoren, joan den ostegunetik berriro guztiz irekita dago Urrestillako Kaletxiki.

Uztail erdian hasi zituzten lanak han, Azpeitiko Udalak Urrestillako erdigunea berrurbanizatzeko duen proiektuaren lehen fasea horiekin martxan jarriz. Kalearen ezaugarri ziren galtzada-harri zaharrak kenduta, zorua guztiz berritu eta berdindu dute harlauza berriekin Kaletxikin, eta ur saneamendua ere berritu dute.

Kaletxikikoen ondoren, Kaleaundiko lanen txanda izango da. Udalak ez du oraingoz zehaztu noiz hasiko diren Urrestillako lanen bigarren fasearekin.

Kaleaundi (ezkerrean) eta Kaletxiki (eskubian). (M. Oiarzabal)

Kaletxikiko zoru berrituaren beste ikuspegi bat. (M. Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide