Azpeitiko Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du asteazkenean

Nerea Uranga

Azpeitiko Musika Bandaren kontzertu bat Sanagustin kulturgunean.

Sanagustin kulturgunean izango da Unai Frantsesenak zuzendutako musika emanaldia, 12:30ean hasita. Gabon giroko piezak joko dituzte; tartean, Jose Mari Altuna zenak bandarako moldatutakoak.

Urteroko ohiturari jarraituz, Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko du etzi asteazkena, abenduaren 25ean. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 12:30ean hasita. Unai Frantsesena arituko da zuzendari lanetan, eta Gabon giroko hainbat abesti joko dituzte musikariek. Jose Mari Altuna zenak bandarako moldatutako hainbat pieza ere joko dituzte bandako musikariek.

Honakoa da egitaraua:

  • Hiru gabon fanfare, Mold: Todd Stalter.
  • Haurtxoa sehaskan, Mold: J. M. Altuna.
  • Gaua bakean, Mold: J. M. Altuna.
  • Gabonak Ingalaterran, Mold: Clare Grundman.
  • Hator hator, Mold: J. M. Altuna.
  • Gau erdian, Mold: J. M. Altuna.
  • Jazz gabonak, Mold: Jjohnnie Vinson.
  • Gabon abesti zoriontsuak, Mold: Elliot Gilman.
  • Rudolph elur-oreina, Jhonny Marks, Mold: Naohiro Iwai
  • Feliz navidad, Jose Feliciano, Mold: Chris Sharp.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide