Urtarrilaren 14an egingo dituzte umeen eta helduen danborradetarako lehen entseguak

Julene Frantzesena 2024ko abe. 18a, 08:15

Hainbat lagun iazko helduen danborradarako entsegu batean.

Urtarrilaren 15ean eta 16an egingo dituzte gainerako bi entseguak. Haurrenak Izarraitz pilotalekuan izango dira, 16:00etan, eta helduenak leku berean, baina 21:00etan hasita.

Gabonak igaro eta astebetera, urtarrilaren 14an, asteartez, egingo dituzte umeen eta helduen danborradetarako aurreneko entseguak. Lehen saioak eginda, hurrengo bi egunetan izango dituzte danbor jotzaileek-eta gainerako bi hitzorduak: asteazkenean eta ostegunean.

Danborrada bakoitzeko kideek hiruna entsegu egingo dituzte, beraz. Haurrenak Izarraitz pilotalekuan izango dira, ohiko legez, 16:00etan. Helduenak, berriz, 21:00etan egingo dituzte, leku berean. Entsegu horietako batzuetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

Urtarrilerako aste batzuk falta badira ere, helduen danborradako batzordea nahiz udaleko eta danbor taldeetako ordezkariek hilabetean daramatzate biltzen. Dagoeneko ia guztia prest dute horiek.

Haurren danborradako zuzendariak, berriz, aurki hasiko dira prestaketekin. Hain zuzen ere, abenduaren 23an, 26an, 30ean eta urtarrilaren 2an egingo dituzte horiek Unai Frantsesena Udal Musika Bandako zuzendariarekin entsegu saioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide