Ostiralean amaituko da Kirolaz Blai jardueran izena emateko epea

Julene Frantzesena 2024ko abe. 18a, 09:19

Jolas kooperatiboak.

Gabonetako ekintzen barruan, urtarrilaren 2an egingo dute Kirolaz Blai egitasmoa, 10:00etatik 13:00etara. Jolas kooperatiboak, kirol jarduerak, txapelketa txikiak eta abar egingo dituzte. Ostirala izango da izena emateko azken eguna.

Gabonetako ekintzen barruan, Kirolaz Blai jarduera antolatu dute urtarrilaren 2rako. Ostegun horretan, 10:00etatik 13:00etara jolas kooperatiboak, kirol jarduerak, txapelketa txikiak eta abar egingo dituzte. Jarduera doakoa izango da, baina antolatu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da honako formulario honen bidez. Abenduaren 20a izango da Kirolaz Blain izena emateko azken eguna.

LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek parte hartu ahal izango dute egitasmoan. Izena ematen duten partaide kopuruaren arabera egituratuko dute eguna, eta haren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Whatsapp mezu bidez helaraziko diete parte hartzaileei kontuan hartu beharreko informazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide