Belarritakoak egiten eman dute arratsaldea Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2024ko abe. 18a, 12:32

Itaiak eman zuen atzoko tailerra, Azpeitiko Gaztetxearen abenduko egitarauaren barruan. Bihar, 18:00etatik aurrera, jokoak eta zuzeneko musika izango dituzte Gaztetxean.

Azpeitiko Gaztetxeak abendurako prestatu dituen ekintzen egitarauak aurrera darrai. Atzo, hainbat lagunek fimoarekin belarriak sortzen eta egiten eman zuten arratsa, Itaiaren eskutik; dozenaka belarritako izan ziren tailerraren emaitza.

Bihar, berriz, jokoak eta zuzeneko musika izango dituzte Gaztetxean. 18:00etan hasiko dira jokoekin, eta jarraian, kontzertu akustikoa eskainiko dute.

(Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide