Kultur Bonuak, zitz eta pitz

Mailo Oiarzabal 2024ko abe. 18a, 13:10

Nogenen kontzertua, joan zen zapatuan, Sanagustinen. (Kulturaz)

Atzo 18:00etan jarri zituen salgai Kulturazek 2025erako aleak, eta hamar minututan agortu ziren guztiak. Gukak martxan du bere bazkideen artean bi bonu banatzeko zozketa.

Atzo arratsaldean jarri zituen salgai Kulturaz kooperatibak 2025erako Kultur Bonuak, eta segituan agortu ziren guztiak; 18:00etan ireki zuten salmenta, eta hamar minututan saldu zituzten guztiak. Kulturazek jakinarazi du datorren egunetan jarriko dela harremanetan bonua erosi duten guztiekin, e-posta bidez.

Bi bonu zozketan

Kultur Bonua nahi eta gabe gelditu diren Gukaren bazkideek badute oraindik satorren urterako bonua eskuratzeko aukera bat.

Izan ere, gaur bertan jarri du martxan Gukak Kulturazek emandako bi Kultur Bonuren zozketa, eta gainerako zozketetan bezalam bazkideek bakarrik dute parte hartzeko aukera. Etzi arte, abenduak 20, parte har dezakete bazkidee zozketa horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide