Gaztetxoen Xapokeitan lehiaketaren bigarren edizioan ere Azpeitiko LH6. mailako ikasleek parte hartu dute. Herriko ikastetxe bakoitzetik hiru lagun lehiatu dira, elkarren artean nahastuta eta guztira hiru hirukote osatuta. Lehiakideen adinaren mailan, herriaren inguruko ezagutza lortzea izan da saioaren helburua, euskara, lagun giroa eta jolasa uztartuta; hau da, lehiakortasun sanoa bultzatuta.
Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek gidatutako lehiaketan parte hartu duten gaztetxoek hainbat arlori lotutako galderak erantzun behar izan dituzte: kultura, historia, festak, kirola, artea, zientziak... Gai horiei lotuta, era askotako probak egin behar izan dituzte: bertsolaritzari lotutakoak, hitzik gabe egin beharrekoak... Oain ikusgai duzue telebista saioa, oso-osorik.