Egun handia da gaur Azpeitian: San Tomas eguna. Urteroko osagaiak izan ditu gaurkoak, eta eguraldi onak lagunduta, jendetza atera da kalera. Besteak beste, Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Izarraitz pilotalekuan, musika eta kalejirak izan dira nagusi kalean, baserritarren azoka egin dute Azoka Plazan, herri kirolak nahiz bertsolariak izan dira plazan... Bideo honetan ikus daiteke San Tomas egunak emandakoa.