Sansebastianetarako entseatzen goiztiarrenak

Nerea Uranga 2024ko abe. 23a, 15:33

Haurren danborradako taldeetako zuzendariek gaur egin dute lehen entsegua, Unai Frantsesenak gidatuta.

Haurren danborradako zuzendariek gaur hasi dituzte prestaketak. Hala, 14:30etik aurrera Unai Frantsesena Udal Musika Bandaren zuzendariarekin lehen entsegua egin dute Soreasun, bandaren egoitzan. Hurrengo entsegu saioak abenduaren 26an, 30ean eta urtarrilaren 2an egingo dituzte.

Gabonen ostean, urtarrilaren 14an, asteartez, egingo dituzte umeen eta helduen danborradetarako lehenengo entseguak. Lehen saioak eginda, hurrengo bi egunetan izango dituzte danbor jotzaileek-eta gainerako bi hitzorduak: urtarrilaren 15ean eta 16an. Izarraitz pilotalekuan entseatuko dute haurrek nahiz helduek; haurrek 16:00etan hasita eta helduek 21:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide