Parrokiako Caritasentzat dirua biltzeko kalejira egingo du Julian Barrenetxea abesbatzak bihar

Nerea Uranga 2024ko abe. 23a, 18:22

Julian Barrenetxea abesbatzakoak jaiotzarekin kalejiran, 2022an. (Ihintza Elustondo)

Urtero bezala, Julian Barrenetxea abesbatzako kideak jaiotzarekin aterako dira kalejiran eta Gabon kantuak abestuko dituzte kalez kale. Bihar, Gabon egunez, 18:00etan abiatuko dute kalejira, Perez Arregi plazatik.

Bihar, Gabon egunean, Julian Barrenetxea abesbatzak kalejira egingo du herrian zehar jaiotzarekin. 18:00etan, Perez Arregi plazatik hasiko dute ibilbidea, eta Gabon kantuak abestuz girotuko dituzte kaleak. Honako ibilbidea egingo dute: Perez Arregi plaza, herriko plaza, Goiko kalea, Jose Artetxe kalea, Olazko Andre Mariaren plaza, plaza, Erdikalea eta Perez Arregi plaza.

Aurreko urteetan egin izan duten moduan, aurten ere jaiotzarekin bildutako diru guztia Caritasi emango diote. Julian Barrenetxea abesbatzako kideek azpeitiar guztiak animatu dituzte kantuan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide