Olentzero eta Mari Domingiren harrera ekitaldia Azoka Plazan egingo dute

Nerea Uranga

Olentzero eta Mari Domingi iaz Azpeitian. (Ihintza Elustondo)

Eguraldi iragarpena kontuan hartuta herriko plazatik Azoka Plazara lekualdatu dute ekitaldia.

Gaur, Gabon egunez, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera izango da, urtero bezala. Baina eguraldi txarra tarteko, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ekitaldiaren antolatzaileek. Hala, haur eta gaztetxoei harrera herriko plazan beharrean, Azoka Plazan egingo diete Olentzerok eta Mari Domingik.

Kalejira, berriz, ikusteko dago. Unean uneko eguraldiaren arabera, iragarri bezala 12:30ean aterako dira San Martin egoitzatik, tuntturroek, txistulariek, musika eskolako soinujoleek, Itsasiko dantzariek eta hiru ikastetxeetako haurrek lagunduta, edota zuzenean, kalejira egin gabe, Azoka Plazara joango dira Olentzero eta Mari Domingi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide