Olentzerok eta Mari Domingik Urrestillan ere egin dute geldialdia

Maialen Etxaniz

Urrustildarrek atzo arratsaldean egin zieten harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. Euritan iritsi ziren bi protagonistak, eta antortxekin argitu zieten bidea herritarrek. 

Eskualdean barrena ibili dira Olentzero eta Mari Domingi bart, baina aurrez Urrestillan ere egin zuten geldialdia. Poteoaren orduarekin batera iritsi ziren bi protagonistak Urrestillara, karroza gainean. Haiei bidea irekitzeaz, berriz, gaztetxoak arduratu ziren, antortxak eskuetan hartuta. Zimitorioan egin zuten geldialdia, eta haurrek une hori probestu zuten Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitzak emateko.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide