Argazkiak jasotzea hausnarketa ekintza baten gisan bizi du Egoitz Arrutik. Txikitatik datorkio argazkilaritzarako zaletasuna, eta azken urteetan bere gaitasunak berritzen eta argazkiak ateratzeko ikuspuntu desberdinen bila ibili da.
Datozen egunetan hasiko da Azpeitia Guka bazkideei 2025ko lehen aldizkaria etxez etxe banatzen. Urtarrileko zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean, Egoitz Arrutiren Olazubia proiektuko hainbat argazki jaso ditu, Klik! argazki erreportajean. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau.