Udal Gazteria Sailak antolatuta hiru egunetan egin dituzte Gabonetako ekintzak haur eta gazteek; alegia, abenduaren 23an, atzo eta gaur. Behin ekintzak bukatutakoan, balorazioa egin dute hezitzaileek eta adierazi dute "balorazioa oso positiboa" izan dela, bai ekintzak ondo atera direla eta baita "parte hartzea oso ona" izan delako ere. "Urteari bukaera ona eman diogula uste dugu”, esan dute ekintzen antolatzaileek.
Gabonetako ekintzen barruan, gaur esaterako, LH5eko eta LH6ko haurrek mural bat margotu dute Iturritxiki ludotekaren alboko horman. Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean ziren margotzekoak mural hori, baina eguraldi txarra tarteko ekintza atzeratu egin behar izan zuten.
Bihartik urtarrilaren 7ra arte Udal Gazteria Saileko zerbitzu denak oporretan izango dira.