Artisauek eta merkatariek bat egin dute Gabonetako Azokan

Nerea Uranga

Goizean zabaldu dute Done Jakue kalean Gabonetako Azoka Bertan merkatari elkarteak eta Artiekin artisauen elkarteak. 20:00ak arte egongo da zabalik.

Eguraldia lagun, eguerdira artean jende ugari ibili da Bertan merkatari elkarteak eta Artiekin Azpeitiko artisauen elkarteak Done Jakue kalean jarri duten Gabonetako azoka berezian. Denera, hamasei postu jarri dituzte eta goizean eskulan tailerra ere izan da haurrentzako. Azoka 20:00ak arte egongo da zabalik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide