- Izarren hautsa (Mikel Laboa)
"Zalantzarik gabe, kantu honen bai hitzak eta bai musika bizitzako une askotan entzuteko modukoak dira. Pentsarazten duen abestia da".
- De Trevilleren azken hitzak (Imanol Larzabal)
"Niretzako Imanol [Larzabal] abeslaririk onena izan zen. Nahiz eta abesti honen hitzak ez gehiegi ulertu, askotan entzun izan dut eta beti-beti oso gustura gainera".
- Ni naiz (Xabier Lete)
"Ez da erraza Xabier Leteren abestietatik bat aukeratzea. Gaztetan kuadrillan gitarra hartuta ibiltzen ginen, eta kantu hau asko abesten genuenetako bat izaten zen".
- Loriak udan (Benito Lertxundi)
"Aita izan nintzen apiril batean, kolpetik hiru ume etorri ziren gure etxera. Haietatik bi neskak ziren, abesti honek gogoratzen zizkidan eta dizkit nire apirileko larroxak".
- Bihotza, Pako Ibañez.
"Bizitzan izaten dira momentu txarrak maitasunak berarekin daramazkienak. Kantu honek momentu horietaz hitz egiten du, eta lagundu dezake une horiek gainditzen".