Hasi dira San Silbestre lasterketarako dortsalak banatzen

Nerea Uranga 2024ko abe. 30a, 08:30

Atzo arratsaldean San Silbestre lasterketarako dortsalak banatzen eta jasotzen. (Nerea Uranga)

Gaur eta bihar ere dortsalak jasotzeko aukera izango da, Azoka Plazan.

Bihar, Urtezahar egunez, egingo da San Silbestre lasterketa Azpeitian. Hiru proba egingo dira: 11:00etan, plazatik hasita, lasterketa inklusiboa; 11:30ean, Azoka Plaza atzetik irtenda, hiru kilometroko proba eta 12:00etan, sei kilometroko lasterketa nagusia, Azoka Plazatik irtenda.

Lasterketa inklusiborako ez dago izena eman beharrik eta ez da dortsalik behar. Beste bi lasterketetarako aurrez izena emanda egon behar da eta dortsalarekin atera behar da. Atzo, igandea, arratsaldean hasi ziren antolatzaileak bi proba horietako dortsalak banatzen Azoka Plazan. Gaur eta bihar ere dortsalak eta kamisetak banatuko dituzte toki berean; gaur, 18:00etatik 20:00etara eta bihar goizean proba hasi aurretik.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 300 dortsal atera dituzte hiru kilometroko lasterketarako eta 1.000 dortsal proba nagusirako. Dortsalik gabe proban ez ateratzeko eskatu dute antolatzaileek, "arazoak izan daitezkeelako".

Aurten irteera eta ibilbide berria izango ditu San Slbestre probak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide