Azpeitiarren doinuak

Maite Azpiazuren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2025ko urt. 8a, 09:00

Azpeitiarren doinuak seriearen azken aldi honetako laugarren gonbidatua da Maite Azpiazu Herri Hezitzaileen Sareko Gipuzkoako udalen koordinatzailea. Hauek dira Azpiazuk aukeratu dituen bost euskal kantuak.

"Nire lana dela eta, Herri Hezitzaileen Sareko Gipuzkoako udalak koordinatzen ditut, eta ordu asko pasatzen ditut autoan. Agian horregatik izango da, baina musika entzuteko nire txoko gustukoena bihurtu da kotxea. Eta nirean oraindik CDak entzuten dira!", adierazi du Azpiazuk.

  • Lotsarik gabe (Berri Txarrak)

"Nire lehen kontzertua, 16 urterekin, Zestoako Gaztetxean izan zen. Berri Txarrak taldearen hastapenak ziren, eta gogoan dut kanta hau ikaragarri gustatzen zitzaidala. Zuzenekoen xarma ezagutu nuen beraiekin!".

  • Efemerideak (J Martina)

"Anarizale amarrotua naiz. Ezinezkoa zaidanez bere kanta bakar bat aukeratzea, J Martinaren bertsio hau aukeratu dut. Azkenaldian ezagutu dudan taldea da J Martina, eta oso interesgarria iruditzen zait egiten duten musika".

  • A ala B (Willis Drummond)

"Zuzeneko ikaragarria zuen taldea da Willis, nire talde kutuna izan da. Faltan botatzen ditut!".

  • Denak begira daudelaik (Olaia Inziarte)

"Emakume honen abesteko moduak erabat harrapatu nau. Irrikitan nago bere bigarren lana entzuteko eta apirilean Sanagustinen berriro zuzenean ikusteko".

  • Zauriei miazka (Izaki Gardenak)

"Asko poztu nau euren itzulerak. Nire azken hilabetetako kotxeko bidaiak alaitu dizkit. Lan berriko kanta hau bereziki gustatu zait".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide