Hainbat herritarrek bisitatu dute parrokiako jaiotza

Ihintza Elustondo

Eguberri egunez zabaldu zuten parrokiako jaiotza, eta Errege egunera bitartean bisitatu ahal izango da. Astelehenetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:00etara, eta igandeetan, berriz, eguerdian meza bukatu ostean ere zabaltzen dute.

Eguberri eguneko mezaren ondoren, eguerdian, ireki zuten Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiako jaiotza, eta ordutik, hainbat herritarrek bisitatu dute. Datozen egunetan ere izango da bisitatzeko aukera; hain zuzen ere, Errege egunera bitartean izango da ikusgai.

Azaroaren aurrenean hasi zen hura muntatzen jaiotzaz arduratzen den boluntario taldea. Tartean, baditu bere-bereak dituen pertsonaiak jaiotzak: Periko Motxala eta zerrategiko Kontxexi. Astelehenetik igandera irekitzen dute parrokiako jaiotza; astelehenetik igandera, 17:30etik 20:00etara, eta igandeetan, berriz, eguerdian meza bukatu ostean ere zabaltzen dute.

Hemen irakur daiteke jaiotza muntatzen duen boluntario taldearekin hedabide honek egindako erreportajea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide