Gozatua hartu dute haurrek Frontoi Txikiko jolasetan

Ihintza Elustondo

Haurrak Frontoi Txikian jolasean. (Ihintza Elustondo)

Gabonen bueltako ekintzak ez dira amaitu herrian. Gaur, umeei zuzendutako jolasak izan dira Frontoi Txikian, eta ondoren, haurrek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute.

Gabonen bueltan askotariko ekintzez gozatzeko aukera izaten ari dira herritarrak: izotz pista, Gabon parkea... Gaur, gainera, umeei zuzendutako jolasak izan dira Frontoi Txikian. Ondoren, haurrek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute.

Bihar ere izango da herrian zertaz gozatua. Hain zuzen ere, gaur bezala, 16:30etik 19:00etara haurrentzako jolasak izango dira Frontoi Txikian, eta 19:00etan, bingo berezia. Horrez gain, zabalik izango da izotz pista ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide