Azpeitira bidean dira Erregeak

Aitziber Arzallus

Errege bat udaletxera sartzen, iaz. (Guka)

Lasaotik txu-txu trenean etorrita, eta 17:15 aldera iritsiko dira parrokiara. Gero, 19:00etan igerilekutik abiatuta egingo dute kabalkada, eta 20:00 aldera iritsiko dira plazara.

Lehenik eta behin, Lasaora joango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Hango umeak agurtu ondoren, txu-txu trena hartuko dute, eta 17:15 aldera iritsiko dira parrokiara. Haurrei lehen agurra egingo diete han, eta atseden labur bat hartu ostean, 19:00etan igerilekutik abiatuta egingo dute kabalkada.

Urteroko ibilbidea egingo dute, eta kalez kaleko ibilera horretan, herriko gaztetxoak izango dituzte lagun. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta udaletxeko balkoira igoko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide