Gaur izango da izotz pistan ibiltzeko azken aukera

Julene Frantzesena

Hainbat lagun irristatzen, izotz pista zabaldu zuten egunean.

11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik gunea. Herritarrek hiru euro ordaindu beharko dute irristatu ahal izateko. Gabonetako ekintzen barruan jarri du aurten pista hori Bertan merkatari elkarteak.

Gabonetako azken egunera iritsita, sasoi horretarako Bertan merkatari elkarteak antolatutako ekintzak ere ari dira bukaerara iristen. Hain zuzen ere, gaur izango da Done Jakue kalean kokatuta dagoen izotz pista zabalik izango den azken eguna.

Orain arte bezala, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik gunea. Herritarrek hiru euro ordaindu beharko dute pista horretan irristatzen ibili ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide