Errege egunari musika jarri dio Udal Musika Bandak

Mailo Oiarzabal

Eguberri egunekoan bezala, Sanagustin kulturgunea ikus-entzulez beteta eman dute kontzertua gaur eguerdian bandako musikariek.

Gabon aroa agurtzeko, berriro zapaldu dute Sanagustin kulturguneko oholtza nagusia Azpeitiko Udal Musika Bandako kideek gaur, Errege eguneko kontzertua emateko.

Eguberri eguneko emanaldian bezala, Sanagustin ikus-entzulez bete da gaur eguerdian ere, Unai Frantsesenaren gidaritzapean aritu diren musikariek eskaintzeko zutenari adi eta horien lana txaloz eskertzeko prest. Hainbat egileren eta estilo desberdineko piezak eskaini ditu gaurkoan Udal Musika Bandak. Zazpi pieza hauek osatu dute errepertorioa: Jazz suite: March (Dmitri Xostakovitx), Orion (Jan Van der Roost), Waltz (Chang Su Koh), New baroque suite (Ted Huggens), Funiculi funicula (Luigi Denza), Zampa (Ferdinand Herold) eta Samba de Aida (Giuseppe Verdi).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide