Gustura eta eskertuta azaldu dira Arte Azokaren sustatzaileak

Nerea Uranga 2025ko urt. 7a, 16:30

Arte Azoka Betharrametako erakusketa aretoan. (Maialen Etxaniz)

Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean, Urolako zazpi sortzailek Artelana opari lelo hartuta Arte Azoka izan dute zabalik Betharrametako erakusketa aretoan.

Joan den igandean, urtarrilaren 5ean, itxi zuten Artelana opari lelo izan duen Arte Azoka erakusketa Betharram erakusketa aretoan. Urolako zazpi sortzaileren lanak erakutsi zituzten bertan abenduaren 23tik. Lanak erakusgai izan dituzten zazpi sortzaileak honako hauek izan dira: Olatz Aguado, Pedro Luengo, Olatz Alkorta, Mai Vazquez, Gorka Larrañaga, Michelle Abrego eta Iñaki Andres Alberdi. Arte Azokaren sustatzaileak gustura eta eskertuta azaldu dira erakusketak izandako emaitzarekin, eta eskerrak eman dizkiete erakusketara joandako herritar guztiei. "Denera, 360 lagun joan dira erakusketara, eta horiei guztiei eskerrak eman beharrean gaude", azaldu dute.

Arte Azoka datorren Gabonetan berriro antolatzeko asmoa dutela ere aurreratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide