Hasi da sansebastianetarako atzera kontaketa, eta Azpeitiko Udalak banderaren igoera eta jaitsiera gauzatuko diren danborradak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko die herritarrei aurten ere. Hain zuzen ere, San Sebastian bezperako helduen danborrada eta San Sebastian jaiei bukaera emateko egingo den danborrada beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izango dituzte horiek.
Erakundeak bi zozketa egingo ditu, eta herritarrek datorren asteko osteguneko 10:00ak arte izango dute izena emateko aukera. Izena ematerakoan zehaztu egin beharko dute noiz nahi duten ikusi danborrada udaletxeko balkoitik –urtarrilaren 19an edo 20an ala bietan–. Zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi edo 943-15 70 68 telefonora deitu beharko dute. Herritarrek izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat jakinarazi beharko dituzte izena ematearekin batera.
Hilaren 19ko helduen danborrada zortzi lagunek eta haietako bakoitzak aukeratutako beste pertsona banak ikusi ahal izango dute helduen danborrada udaletxeko balkoitik; beste zortzi lagunek eta haiek hautatutako beste zortzik San Sebastian egunekoa.