Azpeitia Gukak sansebastianei buruzko egunkari berezia banatuko du, bihar hasita

Erredakzioa

Asier Itulainek egindako ilustrazioa.

Astebete falta da sansebastianetarako, eta aurten ere Azpeitia Gukak jaien inguruko egunkari berezia egin du. Azpeitiar guztiek jasoko dute beren etxeetan, bihar hasita, sansebastianei buruzko elkarrizketa, erreportaje, iritzi artikulu eta abarrekin.

Sanbestianen atarian, eta azken urteotan ohitura bihurtu den gisan, jaien inguruko egunkari berezia ondu du Azpeitia Gukak. Bihar hasiko dira egunkaria banatzen, eta azpeitiar guztiek jasoko dute gehigarri berezia beraien postontzietan. 48 orri ditu San Sebastian festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu komunikazio taldeak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, festen egitaraua eta abar.

Gehigarriaren azaleko irudia Asier Itulain ilustratzaileak sortu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide