Amaitu dituzte Gaztelekuko lanak, eta ondorioz, espazio zabalagoaz gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek. Gaztelekuko erabiltzaile kopuruak gora egin duela ikusita, eremua handitzea erabaki zuten, eta 80 metro koadro gehitu dizkiote txokoari, gazteen beharretara hobeto egokitutako espazioak sortuz.
Eremua handitzez gain beste hezitzaile bat ere kontratatu dute Gaztelekurako. Eremua nola geratu den ikusi ahal izateko ate irekiak egingo dituzte ostegunean, 18:30ean hasita. Herritar orok izango du bertaratzeko aukera.