Bihar, San Sebastian bezpera, 1959an hasitako ospakizuna berrituko dute 1.600dik gora herritarrek: helduen danborrada. 31 talderekin, inoizko jendetsuena izango da biharkoa.
Bideo honetan, berriz, duela 25 urteko helduen danborrada dago jasota. Mende laurdena ez da gutxi danborradaren bilakaeran aldaketa nabarmenak antzemateko; besteak beste, 2000. urteko San Sebastian bezperan hamasei taldek parte hartu zuten festan, artean danbor talderik gabe ez zuten Oñatzbideko Gastadoreak aurretik zituztela, eta emakume danbor jotzailerik gabeko taldeak ere ez ziren falta. Baina duela 25 urte ere jai handia izan zen urtarrilaren 19koa.