Azpeitiko Udalak gaur eguerdian egingo du San Sebastian bezperako helduen danborrada eta San Sebastian eguneko banderaren jaitsierako danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko zozketa. Erakundeko ordezkariak telefonoz jarriko dira harremanetan zozketan tokatzen zaien herritarrekin.
Helduen danborradako zozketan 126 lagunek eman dute izena, eta San Sebastian jaiei bukaera emango dien danborradako zozketan, berriz, 71 herritarrek. Dena den, zortzina lagunek izango dute udaletxeko leku pribilegiatutik danborradaz gozatzeko aukera bi egun horietan, eta pertsona horietako bakoitzak beste lagun bat eraman ahal izango du udaletxeko balkoira.