Azpeitia danbor festan asteburuan murgilduko bada ere, Goienetxe fundaziora lehenago iritsi dira instrumentu horren hotsak. Urteroko ohiturari jarraituz, Iraurgi ikastetxeko ikasleak Antxieta etxearen atarira joan dira goizean, hango kideekin danborradako hainbat pieza jotzera. Antxieta etxeko kideak zuzendari nahiz danbor jotzaile lanetan aritu dira, pozarren. Goiz-pasa ederra egin dute guztiek elkarrekin, San Sebastian festan murgilduta.