Kaleak eta saltokiak ere, sansebastianetarako girotuta

Iraia Oteiza

Sansebastianetako banderolak balkoietatik zintzilik jarri dituzte dagoeneko herritar askok, eta herriko saltokietako erakusleihoak ere dotore jantzi dituzte.

Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta San Sebastian jaietan murgiltzeko, eta dagoeneko festa usaina nabari da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira herriko etxeetako balkoiak eta saltokietako erakusleihoak. Asko dira sansebastianetako banderolak balkoietan zintzilik jarri dituzten herritarrak, eta dendariek ere dotore jantzi dituzte saltokietako atariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide