Danbor hotsak entzun dira ikastetxeetako atarietan

Oier Arregi eta Urtzi Oteiza 2025ko urt. 17a, 17:58

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean arratsaldean egin dituzte ikastetxeetako danborradak. Eguraldi bikaina izan dute, eta hotz egin arren, eguzki printzen epelean jo dituzte sansebastianetako piezak.

San Sebastianen atarian, danborradak egin dituzte gaur arratsaldean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean. Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek beren ikastetxeetako atarietan jo dituzte danborrak.

Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzakoena izanda ikasleen danborrada goiztiarrena. 15:45ean hasi dute jaia, eta Euskal Herria kaleko eraikinaren ondoko etxeetako plazatxoan egin dute danborrada. Lehen Hezkuntzako ikasleen danborrada, berriz, Perdillegiko eraikinean egin dute 16:15ean hasita.

Ikasberriko HHko eta LHko ikasleek ikastolaren atarian bertan egin dute danborrada.

Iraurgin, berriz, 16:15ean hasita egin dute danborrada, Betharrametako ikastetxearen jolastokian, eta festan ikasleez gainera, irakasleek nahiz Goienetxe fundazioko hainbat kidek parte hartu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide