Sansebastianen bueltan galdera-erantzunen jokoa egin du Azpeitia Gukak webgunean, eta Elena Uzin Etxenagusiak irabazi du jolasaren saria. Hain zuzen ere, hamar galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kontxi arraindegiko itsaskiz eta arrainez osatutako otarrea zozkatu du Azpeitia Gukak. 350 lagunek baino gehiagok parte hartu dute zozketan.