Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartea bi bidaia prestatzen ari da. Batetik, Bretañara eta Normandiara antolatutako bidaiak izan duen arrakasta ikusita, lurralde horietara beste irteera bat antolatu dute Halcon Bidaiakek eta Baigerak. Irailaren 22tik 27ra egingo dute bidaia.
Bestalde, Salamancara bidaia ere esku artean du Baigerak. Ekainaren 5etik 8ra egingo dute irteera hori, baldin eta gutxienez 30 lagunek izena ematen duten. Oraingoz, kopuru horretara ez dira iritsi, eta Baigerak lehenbailehen izena ematea komeni dela azaldu du.
Informazio gehiago behar duten herritarrek Baigeraren bulegora jo dezakete, astearteetan edo asteazkenetan, 10:30etik 12:30era bitartean.