Domusa Teknik 40 MLK lasterketan boluntario lanetan aritu nahi duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena. Maiatzaren 10ean izango da lasterketa, eta prestaketa lanetan ari dira buru-belarri jada. Probaren sustatzaileek azaldu dutenez, behar-beharrezkoa dute boluntarioen laguntza.
Lasterketan lagundu nahi duten herritarrek hilaren 31ra arteko epea izango dute izena emateko, honako lotura honetan. Boluntarioek kamiseta bat jasoko dute ordainetan. Gainera, mendi lasterketaren antolatzaileek adierazi dutenez, lehendik izena emanda zeuden boluntarioek ez dute berriz izena eman beharko.