San Sebastian festetan bada ezinbestekoa den elementu bat: danborra. Arruti sendiak 45 urte daramatza danborrak eskuz egiten eta horiek konpontzen. Aitarengandik jaso zuen trebezia Jose Angel Arrutik, eta urte luzez Azpeitiko elkarte askoren danborrak egin ditu. Ondo baino hobeto ezagutzen du langintza. Orain, semeek laguntzen diote, belaunaldi berria lekukoa hartzeko prest baitago. Tailerrean lanean harrapatu ditu Gukak Arruti aita-semeak. Sansebastianetako saio berezirako egindako bideoa da honako hau.