Danborrada ezaguna da Azpeitian zein Donostian, eta sansebastianak, ofizialki, bi herri horietan ospatzen dira. Dena den, bada horren ezaguna ez den danborrada bat ere, xarma berezia duena: Hendaiako danborrada. Azpeitiarren ekimenez hasi ziren Lapurdiko herri horretan danborrada egiten, eta oraindik ere eusten diote egitasmoari. Bixintxo festen barruan egiten dute danborrada, eta gehiago jakiteko asmoz, hara bertaratu da Guka. Sansebastianetako saio berezirako osatutako erreportajea da honako hau.