Pasta ekologikoa egiten ikasi dute Ekoetxean

Mailo Oiarzabal

Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da erakusketa ibiltariaren osagarri gisa atzo egin zuten tailerrak harrera bikaina izan du.

Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da erakusketa ibiltariaren ekintza osagarri gisa, hainbat familiak pasta ekologikoa nola egiten den ikasteko aukera izan zuten atzo goizean Azpeitiko Ekoetxean, "elikadurak gure osasunean eta ingurumenean duen eragina hobeto ulertzeko asmoz".

Atzoko tailerraren izen ematea ireki orduko bete zen ia, eta helduak zein haurrak buru-belarri aritu ziren hainbat eratako pasta freskoa egiten.

Erakusketari dagokionez, otsailaren 3ra arte dago ikusgai Ekoetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide