Gipuzkoako Txapelketako emaitza bikainak Euskadiko Txapelketakoekin borobildu dituzte Naiara Tena eta Julen Azpiazu azpeitiarrek.
Atzo eta herenegun jokatu zuten maila absolutuko zein 23 urtez azpikoen pista estaliko Euskadiko Atletismo Txapelketa Donostiako Anoetan, eta podiumera igo ziren berriro Azpiazu (La Blanca) eta Tena (Xeye).
Gipuzkoakoan 1.500 metroko proban 23 urtez azpikoena irabazi ondoren, Euskadikoan zilarrezko domina irabazi du Azpiazuk, 23 urtez azpikoetan ez ezik, baita maila absolutuan ere (3.58,49). Tenak, berriz, bi domina eskuratu zituen lasterketa berean: 800 metroko probaren final nagusian, bosgarren sailkatu zen denera azpeitiarra (2.17,09), baina urrezko domina lortu zuen 23 urtez azpikoen txapelketan, eta brontzezkoa, berriz, maila absolutuan.