Garmendi auzoa kirolgune aldeko errepide aldameneko bidegorriarekin lotuko duen oinezkoentzako zubi berriaren egitura ostiralean jarriko dute.
Urtarrilaren 22an kendu zuten metalezko zubi zaharra, eta berria etzi jarriko dute dagokion tokian. Hain zuzen ere, ostiral goizean Garmendi auzoko errepidea, Artzubia eta saihesbidea lotzen dituena, itxi egingo dute 11. eta 13. zenbakien artean, "zubi berria garraiatzeko eta beharrezko lanak egin ahal izateko". Ondorioz, saihesbiderako –GI-2634 errepidea– sartu-irtenik ezingo da egin handik.
Udalak aurreko astean aurreratu bezala, zubia berritzeko lanek hilabete inguru irautea aurreikusi dute.