Santa Ageda egunez, festan murgilduko dira bihar berriz Matxinbentan

Julene Frantzesena

Matxinbentako frontoia.

Santa Ageda eguna izanik, ohiturari helduko diote auzoan, eta meza eta hamaiketakoa egingo dituzte. 11:00etan hasiko da elizkizuna, Azpeitiko koruaren parte hartzearekin.

Asteburuko ajeak alde batera utzita, bihar ere festan murgilduko dira Matxinbentan. Santa Ageda eguna izanik, ohiturari helduko diote auzoan, eta meza eta hamaiketakoa egingo dituzte.

Hain zuzen ere, 11:00etan hasiko da meza, Azpeitiko koruaren parte hartzearekin, eta elizkizuna bukatzean mokadua egiteko parada izango dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide