LGTBI+ topaketetako beste bi hitzordu jarri dituzte

Julene Frantzesena 2025ko ots. 3a, 11:23

Joan zen ekainean 'Oihu bat isiltasunean' lana aurkeztu zutenean bildu ziren herritarrak.

Datozen bi ostegunetan –otsailaren 6an eta 13an– elkartuko dira, 18:00etan, Emakumeen Txokoan. Orain arteko saioetan parte hartu ez duten herritarrek ere izango dute bi hitzordu horietara joateko aukera.

LGTBI+ topaketetako beste bi hitzordu jarri dituzte: datozen bi ostegunetan –otsailaren 6an eta 13an– elkartuko dira. 18:00etan bilduko dira, Emakumeen Txokoan, eta orain arteko saioetan parte hartzerik izan ez duten lagunek ere izango dute hitzordu horietara batzeko aukera.

Azpeitiko Udalak ekainean aurkeztu zuen herriko LGTBI+ errealitateen erradiografia biltzen duen Oihu bat isiltasunean lana, Eihera kooperatibak eginda. Diagnosi horretan parte hartu zutenen artean errepikatu zen ideietako bat izan zen kolektiboko jendeak ez duela elkar ezagutzen, herrian ez dela egon harremantzeko, elkarren beharrak ezagutzeko edota saretzeko topagunerik.

Behar horri erantzuteko antolatu dituzte LGTBI+ topaketak, eta dagoeneko hainbat saio egin dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide