Mezarekin eta hamaiketakoarekin ospatu dute Santa Ageda eguna Matxinbentan

Aitziber Arzallus 2025ko ots. 5a, 13:22

Ostiraletik festa giroa izan da nagusi auzoan, eta gaurkoarekin bukatuko dituzte festak. Dozenaka lagun izan dira mezetan zein hamaiketakoan.

Joan zen ostiralaz geroztik, Santa Ageda festetan murgilduta izan dira Matxinbentan. Ostiralean mus txapelketa, larunbatean haurrentzako ekintzak nahiz bertso afaria eta igandean herri kirol saioa izan zituzten, eta saio guztietan jende ugari elkartu zen. Gaur, berriz, Santa Ageda egunez, ohikoak dituzten meza eta hamaiketakoa egin dituzte. Mezetan, Azpeitiko koruak abestu du eta Ignacio Arakistainek jo du organoa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide