Azken ostiral arratsaldetan bezala, gaur ere Karmelo Etxegarai ikastolako hezkuntza komunitateak kalitatezko eskola publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin ditu Perdillegiko nahiz Euskal Herria kaleko ikastetxeetako atarietan, 17:00etan.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, urtarrilaren 21az geroztik hamabi eguneko greba ziklo batean dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan lan egiten duten irakasleak, sukaldeetako eta garbiketako langileak eta Haurreskolak partzuergoko langileak.