Euskaraldia 2025

Euskaraldia antolatzeko lehen bilera egingo dute etzi

Julene Frantzesena

Euskaraldiko txapak.

18:00etarako jarri dute hitzordua Basazabal jauregian. Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa.

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta euskararen erabilera sustatzeko ariketa xede duen egitasmoaren antolaketarako lehen bilera etzi egingo dute Azpeitian.

18:00etarako jarri dute hitzordua Basazabal jauregian. Besteak beste, aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, herrian zer behar dauden aztertu eta egin beharrekoak zehaztuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide