'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean iritsiko da Euskaraldia maiatzean. Zehazki, maiatzaren 15etik 25era izango da egitasmoaren laugarren edizioa; aurrenekoz egingo da udaberrian.
Araitz Illarramendi: "Lagun asko eta berriak ezagutzeko aukera eman didate Salto! udalekuek"

Julene Frantzesena mai 16 Euskara

Salto! udalekuetan parte hartu zuen Araitz Illarramendik (Getaria, 2008) iazko udan. Bizitako esperientzia errepikatzeko gogoz, aurtengo ediziorako ere eman du izena. Zarautzen bizi da, eta gazteen artean euskararen aldeko kontzientzia sustatzeko beharra dagoela azpimarratu du. Euskaraldiko aldizkari bereziko edukia da honako hau.