Martxan da herriko merkatarien neguko outleta

Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 20a, 12:17

Neguko denboraldian saltzeko gelditu zaizkien produktuak beherapenekin eskainiko dituzte gaurtik zapatura bitartean Azpeitiko 43 saltokitan. Gehienek atarira atera dituzte eskaintzak gaur goizean.

Dendek ateak ireki orduko hasi da gaur goizean Azpeitian neguko outleta. Herriko 43 saltokik egin dute bat Bertan merkatari elkarteak antolatutako egitasmoarekin, eta neguko denboraldian saltzeko gelditu zaizkien produktuak beherapenekin eskainiko dituzte gaur, bihar eta etzi, ostegunetik zapatura.

Outletaren eskaintzak saltokiz saltoki aurkituko dituzte herritarrek; parte hartzen ari diren gehienek atarira atera dituzte eskaintzak gaur goizean, eta halatsu egingo dute bihar eta etzi ere, karpapean zein karparik gabe. Denda barruetan edota atarietan egiten ari direnez, eta bakarren batzuk ordutegia luzatuko badute ere, kasu gehienetan saltokien ohiko ordutegietan izango da outleteko eskaintzez baliatzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide