Inauteriak 2025

Inauteri bitxiz janzten hasita

Mailo Oiarzabal 2025ko ots. 27a, 14:43

Udaletxeko balkoiak eta leihoak koloredun zapiz jantzi dituzte Ostegun Gizen honetan, eta herriko saltoki askotako erakusleihoetan ere nabaria da karnabaletako ukitua.

Karnabal girorik ez dago momentuz Azpeitiko kaleetan, baina inauteri koloreak, jantziak eta apaingarriak ez dira falta.

Besteak beste, udaletxeko balkoiak eta leihoak koloredun zapiz jantzi dituzte Ostegun Gizen honetan, eta herriko saltoki askotako erakusleihoetan ere nabaria da karnabaletako ukitua; sokamuturrerako babes hesiak ere itzuli dira kaleko zezenaren ibilbidera.

Bihar, euskal inauterien jaialdiarekin eta Bandakoen guatekearekin, estreinatuko dute egitaraua karnabalek, eztanda handia igandean etorriko den arren,. Baina aurreko urteetan bezala, gaur iluntzean ere izango da Ostegun Gizena ospatuko duenik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide