Inauteriak 2025

Euskal inauterien jaialdi koloretsuak hartu ditu herriko kaleak

Ihintza Elustondo 2025ko ots. 28a, 21:55

Euskal inauterien jaialdia egin dute Azpeitiko kaleetan barrena Ikasberri ikastolako ikasleek eta irakasleek. Ohi bezala, Euskal Herriko hainbat txokotako mozorroak jantzi dituzte soinean, eta jendetza bertaratu da horien jaialdia ikustera.

Inauterien atariko ostiralean ohiko bilakatu den moduan, euskal inauterien jaialdia egin dute gaur Azpeitiko kaleetan barrena Ikasberri ikastolako ikasleek eta irakasleek. 18:00etan San Martin egoitzan elkartu eta hango egoiliarrentzako dantza batzuk egin ostean, kalean barrena ibili dira ikastolako kideak, eta hainbat geldialdi egin dituzte herrian. Lehenik, plaza nagusian zenbait dantza eskaini dituzte; ondoren, Perez Arregi plazan, eta pixkanaka, herri guztia dantzan jarri dute Ikasberri ikastolakoek.

Ohi bezala, Euskal Herriko hainbat txokotako mozorroak jantzi dituzte Ikasberriko ikasleek soinean: txatxoak, ttuntturroak, Mielotxin eta Ziripot... bertaratu dira gaurkoan Azpeitiko kaleetara, eta jendetza bertaratu da horien jaialdia ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide